sábado, 17 de noviembre de 2012

GURPILA



GURPILA
Hurrengo testuan beste makina sinplei buruzko informazioa atera behar duzue eta mapetan kokatu. Talde bakoitzak testu bat aukeratuko du eta ikasitako pausuak jarraituz, bere kontzeptu mapa egingo du. Gogoratu:
·       Lehenengoz ondo irakurri. Titulua edo gaia erdigunean kokatu.
·       Gero galderak pentsatu eta tarteko laukietan idatzi.
·       Azkenik erantzunak aurkitu muturreko koadroetan idazteko.

GURPILA
Gizakiaren asmakizunik garrantzitsuenetariko bat gurpila da zalantzarik gabe, naturan ez baitago zuzenean bere irudikoa den ezer. Gurpila eta eltzegilearen tornua, garai berean asmatu zirela uste da, hots, K.a. 4000. urtea inguruan. Gurpila  ardatz baten inguruan biratzen den pieza zirkularra da.

Antzinaroan gurpilak izan zituen hiru erabilerak gizakiaren historia erabat eraldatu zuen. Hasieran ehotarria asmatu zen eta horrela gari edo arto aleak modu errazean eta kantitate handiagoan ehotzen zituzten.
Bestalde, eltzegilearen tornuari esker buztinezko ontziak arinago eta meheagoak egitea lortu zen, tresna hori gaur egun ere erabiltzen da.
Gurpilaren hirugarren erabilera eta garrantzitsuena garraioa izan da. Jatorriz enborrez egindako gurpilak ziren, geroago estuagoak bilakatu ziren eta ardatz batez lotuak izan zirenean garraioari hasiera eman zitzaion.  
 


Gurpil desberdinak
Gurpilak garapen izugarria izan du. Lan ezberdinak egiteko hortzak, palak edo azal ezberdinak gehitu zaizkio. Milaka makina konplexutan aurki ditzakegu hala nola, errotan, hegazkinetan, erlojuetan, garabietan, ibilgailuetan…




 

No hay comentarios:

Publicar un comentario