sábado, 17 de noviembre de 2012

TORLOJUA




TORLOJUA

Alejandriako Herodoto izan zen  torlojoa deskribatu zuen lehengoa K.a. V. mendean. Torlojua plano inklinatu beste mota bat da. Arrapalak zilindro bat inguratzen du.
Plano inklinatu guztietan gertatzen den bezala torlojuek indarra aprobetxatzen dute. Torloju bat zura barruan sartzen denean, bira asko eman behar ditu apur bat aurreratzeko. Modu horretan biratzeko egin den indarra handitu egiten da.
Burdinazko torlojua 1556. urtean Alemanian asmatu zen, baina 1780. urte arte itxaron behar izan zen denok ezagutzen dugun bihurkina gure artean izan arte.


Gure inguruan hainbat lekutan aurki ditzakegu torloju bat duten tresnak, gure etxeetako txorrota, daratulua, kortxo-kentzekoa eta beste hainbeste. Halere, hedaturik dagoen erabilera zera da: objektu baten atalak lotzea eta askatzea. Arretaz begiratuz gero zure inguruan dauden hainbat gauza ikusiko duzu torlojuz josita daudela. 




Badaukazue makina sinple guztien informazioa laburbilduta kontzeptu mapetan. Informazio hori elkar trukatuko duzue denok jakitun izateko.
Talde bakoitzak makina sinplearen informazioa berrartuko du eta irudi baten laguntzarekin ikaskideei azalduko dizkie makina horren ezaugarriak. Baina lasai egon, lehenengo igarkizunak igarri eta  hurrengo jardueran azalpena prestatzeko laguntza eskainiko dizuegu.
Oso hadi egon beharko zarete beste taldeek ematen duten informazioa hartzeko, gero makina sinpleei buruzko frogatxo bat egin beharko duzue eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario