


Talde txikietan bilduta, 2. testua ondo irakurriko
duzue. Hitz ezezagunak ulertzeko, erabil itzazue 1. testuan erabili dituzuen
trikimailuak, hots: testuan bertan inguruko hitzen laguntzaz; dakienak ez
dakienari azalduz edo hiztegiaren bidez.
PALANKA
Barra zurrun bat da eta
euste-puntu baten inguruan oszila dezake; palanka zuhaitz baten enborra izan
daiteke. Indar bat egiten badugu barraren alde batean honek oszilatzen du eta
barraren beste alde batean probetxuzko
egintza bat eragiten du. Egiten den indarra zama altxatzea edo higitzea
ahalbidetzen du. Palanka guztiek
badaukate:
o
Euste-puntua: Palanka eusten den
tokia da.
o
Erresistentzia: Altxatu edo mugitu
nahi dugun nahi dugun pisua da.
o
Potentzia: Pisu hori altxatzeko
edo mugitzeko egiten dugun indarra da.
|
||
![]() |
![]() |
|




No hay comentarios:
Publicar un comentario