Beste makina sinple bat
ezagutuko duzue orain: plano inklinatua.
Talde txikietan
testua aztertu, mapa osatu eta amaieran komunean ipini.
PLANO
INKLINATUA: ARRAPALA ETA ZIRIA
Plano inklinatua bi
maila ezberdin lotzeko erabiltzen den aldapatxoa da, bi modutan ezagutzen
dugu: bata da arrapala eta bestea ziria.
Objektu astunak
arrastaka igotzeko edo jaisteko balio du. Lan handiagoa da gurditxoa
bertikalki jasotzea, malda txikiko arrapalan gora bultzaka eramatea baino.
Baina, halere, arrapalan gora indarrean irabazten dena ibilbidean galtzen da,
zuzenean altxatuta baino ibilbide luzeagoa egin behar baita.
Gauza bat arrapalan
gora igo ordez, arrapala berbera sartzen badugu gauza horren azpian ziria
izena hartzen du. Horixe da, hain zuzen ere, ziriaren egitekoa eta berorren
printzipioa erreminta askotan aplikatzen da, hala nola aizkoran eta zizelean.
Aspalditik ezagutzen
da plano inklinatuaren printzipioa. Arrapalei esker egiptiarrek piramideak
eta tenpluak eraikitzea lortu zuten. Ordutik hona plano inklinatuak erabilpen
ugari izan ditu: giltzarrapoa, moztailea, goldea eta kremailera, besteak
beste.
No hay comentarios:
Publicar un comentario